Berriozar Film Kultural Lantzeluze elkarteak covid-19 berriozartarren artean zabaltzeari galga jartzeko lanarekin bat egin nahi du.
Ez da entzunaretoan 300 pertsona biltzeko unea. Horregatik eta gizarte-lanarekin eta zinemarekin daukagun konpromisoarengatik, herriko kulturari ekarpena egiteko modua aldatu dugu.
Aurten FICBEren webgunean geure film laburrak emanen ditugu, baita aurreko zinemaldietan ikusitako hainbat ere. Bestalde, zinemaren interesa pizteko, “bideo-minutua” lehiaketa antolatu dugu.
Besterik ez, oraingoz. Adi webguneari eta sare sozialei. Eutsi goiari eta egon bizkor!
Ficbe 2020
Organizadores

Subvenciona
