Jaialdiaren kronograma

AURRETIKO FASEA

Lanak aurkeztea

Maiatzaren 28a eta ekainaren 20a artean
Festhom plataforma

Lanak hautatzea eta hautatutako lanak jakinaraztea

Irailaren 9a arte
Kulturgunea

 

JAIALDIA

Film laburrak ematea
Lehiaketako fasea

Urriaren 25ean eta 26an, osteguna eta ostirala (20:00etatik 21:30era)

Berriozarko auditoriuma

BERTAKO FILM LABURRAK EMATEA

Urriaren 27an, larunbata   (17:30etik 19:00etara )

Berriozarko auditoriuma

Bertako film laburra ematea
Sariak banatzea
Lan saridunak proiektatzea

Urriaren 27an, larunbata (20:00etatik 21:30era)

Berriozarko auditoriuma 

Zabaltzea eta egoitzak

Lehiatzeko film laburrak ematea eta aitorpenak egiteko ekitaldia hemen egingo dira:

Berriozarko entzunaretoa
Oianondoa kalea, 1, behealdea
31013 Berriozar
Nafarroa

Hautatutako film laburrak jendaurrean emango dira Jaialdia egiten den egunetan, 2018ko urriaren 25, 26 eta 27an, lehenago egindako egutegiarekin bat eginez, haien egileek edo ekoizleek emanaldi horietarako baimena ematen dutela ulertuta (parte hartzeak berekin dakar baimena ematea).

Film labur irabazleak urriaren 27an emango dira, larunbata, eta, gainera, egun horretan emango dira sariak. Epaimahaia duten ataletan, sariak banatzean irabazleak egotea ezinbestekoa izango da, eta, beraz, ez egoteak saria kentzea ekarri ahal izango du.

Antolatzaileek egoki jotzen duten moduan zabaldu ahal izango dituzte parte hartzen duten film laburrak, komunikaziorako eta publizitaterako euskarri guztietan, hautatzen dituztenetan.

Filmak ikustera sartzeko baldintzak

  1. 12 urtetik beherako haur eta gaztetxoak ezin izango dira sartu.
  2.  12 eta 14 urte arteko gaztetxoek pertsona heldu batekin sartu beharko dute.
  3. Aretoetan sartzea kontrolatu egingo da, edukiera bete arte.
  4. Sarrerak 19:15etik aurrera erosi beharko dira (eta soil-soilik erosiko dira egun bakoitzekoak).
  5. Pertsona bakoitzak, gehienez, 4 sarrera erosiko ditu.
  6. Antolaketako kontuetarako 20 sarrera utziko dira (zuzendariak, sarituak…).
  7. Sarreraren prezioa: dohaina: 1 €. Berriozarren ikus-entzunezko bat egiteko emango da, Berriozarko San Esteban erretirodunen elkartearekin eta Berriozarko Udaleko Gizarte Ongizateko eta Osasuneko Sailarekin elkarlanean.

Ekitaldien aretoko edukiera:

 299 lagun

Jaialdiarekin batera, Jaialdiko Kartelen Lehiaketa egingo da, hamargarren urteurrenean. Hain zuzen, musika eskolako atartean kokatuko da jarduera hori, urriaren 22a eta 28a artean.

 

Urriaren 27an, larunbata.
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Bertako film laburrak ematea
VIDALOKA,L 2016  eta 2018ko film laburra.
Haciendo Salud en Berriozar.
Ordutegia: 20:00etatik 21:30era
2018ko bertako film laburraren proiekzioa: (zuzendariaren aurkezpena: XAVI BERRAONDO).
Sariak banatzea eta lan saridunak proiektatzea.

Lanak aurkeztea

2018ko maiatzaren 28an hasi eta ekainaren 20an amaituko da.

Festhom plataforma