1. Jaialdia nazioartekoa da, eta, beraz, hautatuak izateko fasean Lurreko eta haragoko edozein tokitako film laburrek parte har dezakete, baldin eta 2017ko urtarrilaren 1a eta deialdi hau amaitu bitartean egindakoak badira.
  2. Lanen gertakizunek gai sozialei buruzkoak izan behar dute.
  3. Lehiaketan genero mota guztiak onartuko dira, kategoria berean: fikzioa, dokumentala, animazioa…
  4. Lanen gehieneko iraupena 16 minutukoa izango da.
  5. Ez dira onartuko arazo teknikoengatik edo formatu arazoengatik ikusi ezin izango diren lanak.
    Aurkeztutako lanek berezko soinua izan beharko dute. Horrenbestez, ez dira onartuko soinua entzuteko bestelako erreprodukzio sistema lagungarriak behar dituztenak.
  6. Jatorrizko edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira film laburrak, baina gaztelaniazko eta/edo euskarazko azpitituluak eduki beharko dituzte beti. Lan finalisten azpitituluek proiekzioko fitxategian bertan muntatuta joan beharko dute.
  7. Film laburrak Festhom bidez bidali: https://festhome.com/f/ficbe
  8. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango du.
  9. Dena den, aurkeztutako lan bakoitzarengatik izen-emate orri bat bete eta oinarrietan adierazitako plataformaren bidez bidali beharko du.
  10. Kontuan harturik lehiaketa honen asmo bakarra ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea dela, irabazteko asmorik gabe, parte hartzaileek, izena ematean, uko egingo diete film laburrak jaialdian emateagatik legozkiekeen egile eskubideei.
  11. Lehen hautaketa egiteko, antolatzaileek aurreneko fase bat egingo dute. Hain zuzen, aurkeztutako lanen gaia, sormena, teknika… hartuko dute kontuan.
    Aurretik hautatutako film labur horiek jaialdian emango dira eta epaimahaiaren sariak lortzeko aukera izango dutenak izango dira (hautatzeko eguna eta saritutako lanen jakinarazpena irailaren 10a baino lehen egingo da).
  12. Jaialdiaren egunak:
    Lehiaketaren fasea:
    Film laburren emanaldiak urriaren 25ean eta 26an, osteguna eta ostirala, izango dira eta ikusleek orduan bozkatuko dute gogokoen dutena.
    Urriaren 27an, larunbata, berriz, saritutako lanak erakutsi eta sariak banatuko dira.
  13. Berriozar Films elkarteak epaimahaia izendatuko du, ikus-entzunezkoen arloko profesionalek eta arlo soziokulturalekoek osatutakoa. Epaimahaikide horiek jaialdiko film labur finalistak eta irabazleak hautatuko dituzte. Horrez gain, egoki jotzen badute, utzi ahal izango dute sariren bat irabazlerik gabe.
    Epaimahai hori, gutxienez, 5 lagunek osatuko dute:

    1. Berriozar Films elkarteko ordezkaria.
    2. Berriozarko Udalaren ordezkaria.
    3. Kultura, gizarte edo heziketa erakunde bateko ordezkaria: Bergazki.
    4. Ikus-entzunezkoen arloko espezialista bat.
    5. Ikus-entzunezkoen arloko espezialista eta/edo artista bat.
  14. SARI hauek emango dira (dagozkien atxikipenen mende egongo dira):
    Sail ofiziala (epaimahaiak erabakita)
    Lehen saria film labur onenari 1.000 €
    Bigarren saria  500 €
    Hirugarren saria   300 €
    Parte-hartzean oinarritutako saila
    Ikus-entzuleen saria  300 €
  15. Antolatzaileak harremanetan jarriko dira saritutako lanen egileekin, haiek filmak aurkeztu ahal izateko Jaialdiko azken emanaldiaren aurretik. Dena den, lanak lehiaketatik kanpo utzi ahal izango dira, antolatzaileen komunikazioei ez bazaie erantzuten epearen barnean.
  16. Saria hartzeko ezinbestekoa izango da egileak, edo berak ordezkaritza ematen dion pertsonak, parte hartzea sariak banatzeko ekitaldian (ikusleen saria hartzeko izan ezik, sariketaren aurreko egunean ezagutzen baita).
    Antolatzaileek epaimahaiaren erabakiaren berri garaiz emango dute, sarituen bidaiak errazteko eta haien presentzia ziurtatzeko. Antolatzaileak arduratuko dira ostatu hartzeaz, dietez eta kilometrajeaz, epaimahaiak erabaki beharreko kategorietan, 150 €-ko gehieneko zenbatekoarekin (ezinbestekoa izango da fakturak aurkeztea, gastua justifikatzeko).
  17. Jaialdi honetan parte hartzea bateragarria da beste edozein lehiaketarekin eta beste sari eta/edo diru-laguntza batzuk lortzearekin.
  18. Hautatutako lanak Berriozarko institutu publikoko ikasleei erakutsiko zaizkie eta bai Berriozarko gizarte eta/edo heziketa erakundeei ere, Jaialdiaren ondoren (esate baterako, zaharrentzako udal egoitzan).
  19. Parte-hartzaile izateagatik, guztiek arau hauek osorik onartuko dituzte parte hartu ahal izateko, eta bai antolatzaileen erabakiak ere. Gainera, azken horiek apelaezinak izango dira.
  20. Oinarri hauen edukiari buruzko zalantzak argitzeko, antolatzaileekin harremanetan jarri behar da, telefono hauetako baten bidez:
    948 30 16 56 (Berriozarko Udaleko Kultura bulegokoa)
    690 62 43 12. (Jaialdiaren antolatzaileena)
  21. Antolatzaileek eskatu ahal izango dute hautatutako lanen gaineko dokumentu edo informazio gehiago bidaltzeko (lan horiek sustatzeko Jaialdian bertan).