Epaimahaia

Berriozar Films elkarteak epaimahaia izendatuko du, ikus-entzunezkoen arloko profesionalek eta arlo soziokulturalekoek osatutakoa. Epaimahaikide horiek jaialdiko film labur finalistak eta irabazleak hautatuko dituzte. Horrez gain, egoki jotzen badute, utzi ahal izango dute sariren bat irabazlerik gabe.

Epaimahai hori, gutxienez, 5 lagunek osatuko dute:

  1. Berriozar Films elkarteko ordezkaria.
  2. Berriozarko Udalaren ordezkaria.
  3. Kultura, gizarte edo heziketa erakunde bateko ordezkaria.
  4. Ikus-entzunezkoen arloko espezialista bat.
  5. Ikus-entzunezkoen arloko espezialista eta/edo artista bat.